XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta izenlagun hau, besteari, adizlagunari alegia, -KO atzizkia erantsirik lortzen dugu.

Lehen ikusi ditugun adizlagun guztiei erasten ahal diegu atzizki hau: nere lagunekiko harremanak (nere lagunekin ditudan harremanak).

guretzako baloia hau dugu (guretzat + ko).

burnizko katea (burniz + ko).

etxerainoko bidea (etxeraino + ko).

etxerantzako bidea (etxerantz + ko).

Bilboti(ka)ko trena (Bilbotik + ko).

NOR eta NORI sintagmei ezin zaie -KO atzizki hau erantsi.

Ezin esan daiteke: * aitariko erregalua, adibidez.

Izenlagun hauetan ez dugu inolako arazorik izango adizlaguna berehala identifikatzeko.

Baina, ba da beste izenlagun bat asko erabilia, eta hain argi agertzen ez zaiguna.

NONGO galderari erantzuten diona: mendiko etxea esaten badut, ba dirudi honen azpian mendian dagoen etxea dagoela.

Eta berdin beste guztietan ere: eskolako neskak = eskolan dauden neskak.

itsasoko izarra = itsasoan dagoen izarra.

Beraz, ba dirudi mendiango, eskolango eta itsasoango beharko zukeela; baina, ez da hori gertatzen.

Gaur ez dugu esaten etxeango, etxeko baizik eta abar.

Baina, ondo jakin behar dugu, horrelako izenlagunen azpian ere adizlaguna + KO dugula.

-KO atzizkia adberbioei ere erasten ahal diegu: hemengo mutilak (hemen + ko).

atzoko pelikula (atzo + ko).

Beraz, izenlagunaren egitura bi eratakoa izan daiteke: izenlaguna .